Sindikatuek ere izan dute beren ordezkaritza; besteak beste, han ziren ELAko, CCOOko, ESK-ko eta EILASeko ordezkariak.
Hain zuzen ere, Elkarri-ko arduradunak izan dira lehendabizikoak manifestazioaren buruan, eta haien atzean paratu dira alderdietako ordezkariak eta sindikatuetakoak. Ondoren, milaka herritar.
Bakearen eta elkarrizketaren aldeko erakundeak agertu duenez, "elkarrizketa, eztabaida eta konponbide proposamenak" aldarrikatzea zen manifestazioaren xedea.
Politika
UPNk ezik, Nafarroako beste alderdi guztietako ordezkariek parte hartu dute Elkarriren manifestazioan
'Giza eskubideak, elkarrizketa eta akordio zabala. Nafarroan herri borondatea errespetatu' lelo hartuta, milaka lagunek parte hartu dute gaur arratsaldean Elkarrik antolatuta Iruñean egin den manifestazioan. Halaber, ordezkaritza politiko zabalak egin du bat ekimen horrekin: PSNko, CDNko, IUNko, Aralarreko, EAko, EAJko, Batzarreko —zein haien artean eratutako Nafarroa Bai hautagaitzako— eta Batasuneko ordezkariak izan dira manifestazioan. Hau da, UPNkoak ezik, gainerako alderdi guztietako buruzagitzetako kideak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu