UPN-PPk duela lau urte lortutako gehiengo osoa galdu zuen atzo Nafarroa Bai koalizioaren medesetan. Nolanahi ere, Nafarroan indar bozkatuena izaten jarraitzen dute erregionalistek. PSNk aurreko Espainiako Gorteetako hauteskundeetatik botoetan sei puntu igo arren, zituen bi jarlekuak mantentzea lortu zuen soilik. Bozetan berria den Nafarroa Bai indarrez sartu da eta jarleku bat lortu zuen. Partehartzea 11 puntu igo zen eta horrek ere eragin zuen aldaketa.
UPN-PP aurreko Kongresurako eta Senaturako bozetatik hamabi puntu jaitsi arren, 150.995 boto izatetik 125.000 izatera pasa da, alderdi bozkatuena izaten jarraitzen du. Beraz, popularrek beste erkidegoetan nozitu beherakada nabarmena ez zen hainbestekoa izan Nafarroan. UPNk PSNren mesederako galdu zituen botoak eta 6 puntu igo da. Duela lau urte 82.688 boto eskuratu zituen eta atzokoan 112.235 boto lortu zituzten Nafarroako sozialistek. Aralar, EA, EAJ eta Batzarrek osatutako Nafarroa Bai koalizioak, uste bezala, jarleku bat lortu zuen eskuinari orain arte zuen hirugarren eserlekua kenduz. Gainera, koalizioa osatzen duten lau alderdiek azken Foru hauteskundeetan baino 7.000 boz gehiago eraman zituen. Aralar, EA, EAJ eta Batzarrek 53.811 boto lortu zituzten iragan maiatzeko hauteskundeetan eta Nafarroa Baik 60.497 boto eskuratu zituen. Hauteskunde leihan indartsu sartu den arren, bigarren jarlekua lortzeko aukera erabat baztertua zegoen. IUN-NEBk porrot egin zuen eta popularrek eta sozialistek bultzatu bipartidismoak kalte handia egin zion hiru puntu galduz. 2000. urtean 23.038 boto lortu zituen eta atzo 18.712 boz. Baliogabeko botoari dagokionez, duela lau urteko bozetan baino hiru puntu handiagoa izan zen. Duela lau urte 3.800 boto baliogabe izan ziren, eta atzo ia 16.000. Beraz, 12.000 bat boto atera zituen Bergarako Proposamenak sustatutako autodeterminazioaren aldeko botopaperak.Nafarroako Gobernuan UPNkin koalizioa eginez agintean dagoen CDNk ez zuen jarlekurik lortu. Juan Cruz Alliren alderdiak 5.499 boto bakarrik eskuratu zituen, Foru Hauteskundeetan bikoitza izan zuen bitartean.
ESPAINIAKO GORTEETARAKO HAUTESKUNDEAK. EMAITZAK. NAFARROA
UPNk gehiengo osoa galdu du
Erregionalistek eserleku bat galdu dute Nafarroa Bai koalizioaren mesedetan, eta PSN lehen bezala gelditu da, birekin
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu