UPNren egoitzaren aurreko protestak debekatu ditu Madrilek

Gaur eta bihar Iruñeko zentroan hemeretziko taldetan protesta egitera deitu du Herri Ekimena plataformak, Nafarroako Espainiaren ordezkaritzak jarritako debekuaren aurrean.

2014ko otsailaren 19a
15:47
Entzun

Yolanda Barcinaren alderdiaren egoitza aurreko protestak debekatuta daude, ez ordea, hogei lagun baino talde txikiagotan elkartzea. Horregatik gaur eta bihar hemeretzinaka elkartzeko deia egin du Herri Ekimena plataformak, 19:00etan, Iruñeko erdialdean. Etzi, berriz, lapiko jotze jendetsua egin nahi du, Iruñeko kaleetan, etxeetan, dendetan eta tabernetan.

Datorren astean, berriz, hilaren 28an eta 29an, UPNko egoitzaren aurrera deitu ditu herritarrak, 19:00etan, —baimena hamar egun lehenago eskatua dago—.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.