uholdeak

Urak ez dira guztiz baretu

Orain dela hilabeteko euri jasen ondorioz Euskal Herriko hainbat ibaik gainezka egin zuen, kalte asko sortaraziz. Hilabete geroago BERRIA TB kaltetuekin izan da.

2011ko abenduaren 5a
09:55
Entzun

Euskal Herriko ibaietako emaria normaltasunera itzuli da. Lasaitasuna da nagusi ibai ertzetan, orain dela hilabete ez bezala. Gogotik egin zuen euria azaroaren 5etik 6ra bitartean; ibaiek gainezka egin zuten, hamaika kalte eta eragozpen sortaraziz. Euriteek kalterik larrienak Gipuzkoan eragin bazituzten ere, Arabak ez beste herrialdeek ere izan zituzten uholdeak. Hilabete geroago BERRIA TB Donostiako Martutene auzoan, Goizuetan (Nafarroa) eta Arrosan (Nafarroa Beherea) izan da.

Donostiako Udalaren arabera, 2.400 lagunek jasan zituzten uholdeen eragina Martutenen. Juan Karlos Izagirre alkateak 1983ko uholdeetako kalteekin parekatu zituen azarokoa. Kalte materialak oso handiak izan ziren Martutenen, eta bizilagun askok konponketa lanetan jarraitzen dute. 

Egun eta erdiz gelditu zen Goizueta isolaturik, Urumea ibaiak gainezka egin zuenean errepidea moztu behar izan zutelako.

Nafarroan eta Gipuzkoan gertatu ez bezala Ipar Euskal Herriko sei herrik hondamendi eremu izendapena jaso dute.  Arrosa da horietariko bat.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.