Nafarroako foruzainek Urbasan autoen legez kanpoko lasterketa bat egitea eragotzi zuten larunbatetik igandera arteko gauean, NA-7183 errepidean kontrol bat jarrita.
Igandeko goizeko ordubatak aldera ustez lasterketan parte hartu behar zuten 75 auto geratu zituen kontrolean. Foruzainek bederatzi salaketa jarri dituzte: droga eta alkohol kontroletan positibo emateagatik hiru salaketa, trafikoari lotuta lau eta beste bi segurtasun kontuengatik.