Urbinako martxagatik sei ekintzaile epaituko dituzte

2011ko irailaren 6a
00:00
Entzun
GASTEIZ. Urriaren 6an AHT abiadura handiko trenaren aurkako sei ekintzaile epaituko dituzte Arabako lurralde auzitegian, 2009an Urbinan (Araba) izandako martxagatik. 2 eta 4 urte arteko zigorra eskatu dute haientzat. AHT Elkarlanak gogorarazi du martxa normal-normal egin zutela eta Ertzaintza izan zela oldartu zitzaiena. Hala, tren lasterraren aurkako mugimenduaren «kriminalizazioa» salatu dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.