Elurra berriro Euskal Herrian eta, errepide saru nagusia irekita baldin badago ere, beste bide batzuetan arazoak daude. Hala, Araban Urduña eta Herrera -lehen Opakua ere bai- eta Nafarroan Belagua mendateetako errepideak trafikorako itxita dituzte. N-1 errepidean ere eragozpen handiak daude Nafarroatik Arabarako norabidean. Izan ere, kazkabarra ere eragina izaten ari da errepideetan.
Horretaz gain, kamioientzat itxita dauzkate Aiurdin eta Zaldiaran Araban, Bikoitzgane Bizkaian eta Urraki Gipuzkoan. Kateak behar dira Kurtzetan eta Altuben Araban eta Elgetan Gipuzkoan.
Eguraldi adituen arabera, elur mailak gora egingo du gaur, mila bat metroraino.
Informazio zehatza
Errepideen egoerari buruzko informazio zehatza honako zerbitzuetan jaso daiteke:
- Nafarroari buruzkoa 900400100 doaneko telefonoa zenbakian, edo webgune honetan.
- Araba, Bizkaia eta Gipuzkoari buruzkoa 902112088 zenbakian edo webgune honetan.
- Lapurdi, Nafarroa Beherea eta Zuberoari buruzkoa hemen. Telefono zenbakia: 0800100200.
Eguraldia
Urduña, Herrera eta Belagua itxita daude elurragatik
Elur mailak gora egingo du gaur. Kazkabarrak ere eragozpenak sortu ditu errepideetan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu