Osasun Saila
Aurrekontua, %16 behera
Eusko Jaurlaritzak %16 jaitsiko du Osasun eta KontsumoSailaren aurrekontua datorren urteari begira.«Lehentasunen artean osasun sistema berritzea egongo da, egungo eta etorkizuneko erronketara egokitzea. Osasunaren prebentzioan ere jarri nahi ditugu indarrak», esan zuen Rafael Bengoa Osasun sailburuak atzo Eusko Legebiltzarrean. Osakidetzara zuzendutako inbertsioak%9,63 jaitsi ditu Osasun Sailak. Gastuetan, aldiz, jaitsierarik nabarmenena botiketanemango da. Generikoei lehentasuna emanez, gastu hori %7,30 murriztu nahi dute.
Giza baliabideen kasuan autokontzertazio jarduera berraztertu nahi dute, absentismoa eustea eta guardiak berrantolatzea.
Kultura Saila
Proiektuen alde baino gehiago, pertsonen alde
Blanca Urgell Kultura sailburuakaitortu du diru gehiago izatea nahiko lukeela Kultura Sailak. «Baina errealitate ekonomikoa badakigu zein den. Dena den, ez gara kikilduko. Ez da proiektu handien unea, pertsonena baino. Gure erronketako bat da kultura eta euskara alorreko lanpostuei eustea. Sektorea estrategikoa da». Hala, 400.000 euroko kreditu bat sustatuko dute, egindako lanak kobratzeko zailtasunak dituztenei laguntzeko. Aurrekontua 266,254 milioi eurokoa izango da, iaz baino %8,2 baxuagoa. Hizkuntz politikarako, adibidez, 3 milioi euro gutxiago izango dira: 49 milioi euro, hain zuzen ere.
Diru laguntzarako deialdiak 22tik 14ra gutxituko dituzte. Teknologia berrien aplikazioa sustatuko dute. Adibidez, zinema aretoen digitalizazioa indartu nahi dute. Museoen kasuan handiei emandako laguntzak murriztuko dituzte, txikienei eusteko. Hizkuntz politikan «funtsezkoa» denari eutsi diote. Hedabideetarako diru laguntzak ematerako orduan hiru irizpide hartuko dituzte kontuan: proiektuen kontzentrazioa, Interneteko presentzia eta proiektuak berritzaileak izatea. 5,1 milioi euro emango dira.
Enplegu eta Gizarte Gaietarako Saila
60 milioi euro gehiagodiru sarrerak bermatzeko
«Krisian egon arren, inoizko gastu sozial handiena egingo dugu». Gemma Zabaleta Enplegu eta Gizarte Gaietarako sailburuak hala defendatu ditu datorren urterako bere sailak prestatu dituen kontuak. Jaurlaritzak 60 eta 70 milioi euro artean igoko du diru sarrerak bermatzeko errentako eskarietarako dirua. Guztira 280 milioi euro bideratuko ditu alor horretara. Egun, 56.000 pertsonak jasotzen dute errenta hori. Dena den, datorren urteari begira %7 gutxituko dituzte gizarte laguntzak. Ohartarazpena egin du, hala ere, Zabaletak:«Garbi utzi nahi dut laguntzak jasotzeko baldintzak betetzen dituzten pertsonek jaso egingo dituztela».
Enplegu eta Gizarte Gaietarako Sailak izango dituen beste erronka aipagarrienak bi izango dira. Nagusiena lan politika aktiboen eskumenaren sendotzea izango da. Hori guztia lortze aldera, Lanbide zerbitzuak 780 milioi euroko aurrekontua izango du—sailak 925.540 milioikoa, hain justu—.Enplegua sustatzeko ekimenetan, berriz, 191 milioi euro erabiltzeko asmoa dutela agerian utzi dute.
Industria Saila
Lanpostuak sortu eta mantentzea jomuga
Hamar eurotik sei ikerkuntzara, garapenera eta berrikuntzara bideratuko du Eusko Jaurlaritzako Industria Sailak, iaz baino %11 gehiago. 230 milioi bideratuko dituzte alor horretara. «Zorrotzak izateko ahalegin handia egin dugu», aitortu du Bernabe Unda Industria sailburuak.
Aurrekontua %5,2 jaitsi arren — 381,6 milioikoa da—inbertsioak %3,9 igo dituzte. Hazkunde horrek hiru xedeizango ditu: berrikuntza teknologikoa sustatzea, industriaren internazionalizazioa bultzatzea eta enpresen finantziazioa.
Zailtasun ekonomikoak dituzten enpresei laguntzeko Eutsi estrategiarekin jarraituko dute. Hala, Ezten funtsari eutsiko diote. 26,2 milioi inbertituko dituzte bertan. Patronalekin eta merkataritza ganberekin hitzarmen berri bat sinatu nahi dute, bakoitzak dituen funtzioak mugatzeko.Undak argi utzi du zein den xedea.«Lanpostuak sortzea eta mantentzea nahi dugu».
Herri Lan etaEtxebizitza Saila
AHTa eraikitzeko, iaz baino75 milioi euro gehiago
Lehendakaritzarekin batera iaz baino aurrekontu handiagoa izango duen sail bakarra Herri Lan eta Etxebizitza Saila da. Guztira 785 milioi euroko kontuak aurkeztu zituen atzo Iñaki Arriola sailburuak Eusko Legebiltzarrean, iaz baino %10,5 altuagoa. «Euskadi iraunkorragoa eta lehiakorra izatea nahi dugu».
Abiadura Handiko Trenera (AHT) bideratuko dute diruaren zati handi bat: 350 milioi, euro hain zuzen. «75 miliotan handitu dugu diru partida»,
Etxebizitzaren alorrean, datorren urterako alokairurako 1.900 etxebizitza eraikitzea aurreikusten du Eusko Jaularitzak.Alokabide eta Visesa erakundeek 424 milioiko aurrekontua izango dute. Etxebizitzak berritzeko 23 milioi euro emango dituzte.