Eusko Jaurlaritzako Kultura Saileko aurrekontuan murrizketak izango direla aurreratu du Blanca Urgell sailburuak. «Dudarik gabe, krisiaren ondorioz, murrizketak etorriko dira, hori da aurreikusten duguna. Lehentasunak kontuan hartuta, berriro ere diruaren banaketa egin beharko dugu». Urgellek ez du aurreratu zenbatekoa izango den jaitsiera; ordea, iragarri du murrizketa gutxien euskaltegiek eta euskararen sustapenak izango dutela.
Iaz %12,5 gutxitu zizkieten laguntzak udal euskaltegiei, eta %3 pribatuei. Uda aurretik, euskaltegi homologatuek finantzaketa esparru egonkor bat exijitu zioten Eusko Jaurlaritzako Hizkuntz Politikarako Sailburuordetzari.
Otsailean ere euskarazko hedabideek bestelako politika bat galdegin zieten erakundeei, kaleratutako editorial bateratu baten bidez. Etorkizunari aurre egiteko beharrezkotzat jo zuten baliabideak gehitzea, eta gogorarazi zuten sektorea «estrategikoa» dela euskararen sustapenerako, eta baita ekonomikoki ere. Ondoren, erakundeekin egindako bileretan, laguntzak %25 igotzeko eskatu zuten. Aurtengo deialdian,haatik, %4 jaitsi zituen hedabideentzako laguntzak Eusko Jaurlaritzak.
Urgellek iragarri du murrizketak izango direla Kultura Sailaren aurrekontuan
Jaitsiera txikiena euskararen sustapenak eta euskaltegiek izango dutela agindu du
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu