Blanca Urgell Kultura sailburuak adierazi du laguntzak murriztu dizkietela Seaskako ikastolei ez dutelako «argi» laguntza horiek legezkoak diren edo ez. «Ematen diren laguntzak inbertsioetarako besterik ez dira, ez baitugu eskumenik hezkuntza arloan. Baina orain Kultura Sailak ez du dirurik adreiluetarako. Gainera, zer egin du Frantziako Gobernuak laguntza horiek bermatzeko?». Garbiñe Mendizabal EAJko legebiltzarkideak erabakia salatu du. «Iparraldeko ikastolei diru laguntzak murrizteko erabakiari euskararen aurkako kiratsa dario; sailburuaren erantzunak ezin argiago frogatu du».
Bestalde, Urgellek ziurtatu du ez dutela enpresarik zigortuko euskara ez erabiltzeagatik: «Isunek euskararen normalizazioaren inguruan dagoen adostasuna eragozten dute».
Urgellek zalantzan jarri du Seaskari ematen zaizkion diru laguntzak legezkoak ote diren
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu