Uriarte: «Biktimek ezin dute Espainiako Gobernuaren politikaren ildoa markatu»

2012ko urtarrilaren 29a
00:00
Entzun
Donostiako gotzain emeritu Juan Maria Uriartek argi du «sekula» ez dela «nahikoa» egiten biktimen alde, «biktima guztien alde», baina ez du uste biktimek, kasu honetan ETAk eragindakoek, Espainiako Gobernuaren politikaren ildoa markatu behar dutenik euskal presoen auzian. «Beren mina aintzat hartzekoa da, eta sekula ez da egingo nahikoa hura arintzeko. Gobernuak ongi egingo du haiek entzutea, baina ez dira haiek epaiak eman behar dituztenak, ezta gobernuaren ildo politikoa markatu behar dutenak ere», adierazi du Uriartek El Correo egunkariari eskainitako elkarrizketa batean. Donostiako gotzain emerituaren ustez, estatuak ezin du barkamena exijitu, «baina barkamena eskatzea eta ematea bultzatu behar du». «Deliturik larrienetan ere» legearen aplikazio «eskuzabala» egitearen alde agertu da Uriarte.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.