Pariseko 14. auzitegi bereziko Laurence Le Verten aurrean deklaratu zuten larunbatean hirurek, eta Le Vertek auzipetu eta espetxeratzea proposatu zuen; baina, goizaldea zenez eta egun osoa deklarazioetan ibili zirenez, haien konfiantzazko abokatuek agerraldia atzeratzeko eskatu zioten bigarren epaileari. Larunbatean soilik Julen Madariaga eta Jose Antonio Cau pasatu ziren. Madariagari 20.000 euroko bermea ezarri zion, eta Parisen konfinatu zuen. Cau, berriz, kartzelatu egin zuten, La Santen.
Operazio berean Espainiako Poliziak atxilotutako Ramon Sagarzazuren kasuan, berriz, bihar eramango dute berriro Auzitegi Nazionaleko Fernando Grande Marlaskaren aurrera. Izan ere, larunbatean uko egin zion konfiantzazko abokatua aurrean izan gabe deklaratzeari, eta fiskalak berriro deitzea proposatu zuen.
Polizia operazioa
Uriarte, Larragaña eta Iturbe espetxeratu egin dituzte
Joan den asteartean atxilotu, eta Parisko 14. auzitegi bereziko Laurence Le Verten aurrean deklaratu zuten larunbatean Kristina Larrañaga, Eloi Uriarte eta Anjel Iturbek. Gaur, berriz askatu edo espetxeratu erabakitzen duen epaileak hartu ditu eta guztiak kartzelan sartzeko agindu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu