Atzo 17:15ak inguruan Uribarri Ganboako urtegian (Araba) gizon bat desagertu zen, txalupa puzgarri bat irauli ostean. Emakume bat ere txalupan zihoan, baina horrek uretatik ateratzea lortu zuen. Azken horrek jakinarazi du gizonezkoak ez zekiela igeri.
Bilaketa lanei atzo ekin zien eta gaur ere horretan aritu dira. Baina 16:00etan bilaketa lanak eten dituzte, buzealariek deskonpresio denborak errespetatu behar dituztelako. Bihar goizeko lehen orduetan berriro murgilduko dira urtegian.
gizartea
Uribarri Ganboako urtegian desagertutako gizonaren bilaketa lanak eten dituzte gaurkoz
Buzealariek deskonpresio denborak errespetatu behar dituztelako amaitu dituzte bilaketa lanak. Bihar goizean jarraituko dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu