Uribe Kostako 11 gazteek ere egin dute protesta
Bizkaiko Uribe Kostako 11 gazte epaituko ditu datorren astean Espainiako Auzitegi Nazionalak, ETAko kide izatea eta kale erasoetan parte hartzea egotzita. Guztira 128 urteko kartzela zigorra eskatzen du Fiskaltzak atxilotu zituztenean—duela lau urte— egin zituzten adierazpenetan oinarrituta. Astelehenean hasiko den epaiketaren aurrean, gazte horiek ere protesta egin dute, Miramar jauregira igotzeko bidean Euskal gazteria, libre eta legala lelopean pankarta bat jarrita. Auzipetuek hainbat eragile, talde eta herritarren babesa eta elkartasuna jaso dute. Eragile horien artean daude Eleak giza eskubideen aldeko mugimendua eta Torturaren Aurkako Taldea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu