Herri galdeketak

Uribe Kostan 2017ko apirilaren 2an egingo dute herri galdeketa

Barrikan, Lemoizen, Urdulizen eta Sopelan ari da antolatzen galdeketa 150 lagun inguruko talde sustatzaile bat. Herri gehiagok parte hartu nahi badute ere, ateak irekita dauzkate. Gaur aurkeztu dute asmoa, eta gaur bertan sinadurak biltzeari ekin diote.

Sopelan eman dute prentsaurrekoa. ARITZ LOIOLA. ARGAZKI PRESS
2016ko maiatzaren 22a
08:36
Entzun

"Erabakiaren aroa abian da, eta gu pausoa ematera goaz!", esan dute. Eta jarri dute data: apirilaren 2a. Urtebete daukate Uribe Kostan herri galdeketa antolatzeko, eta gogoz ekin diote lanari. "Herri bat gara, erabakitzeko eskubidea dugu eta herritarren garaia da", azaldu dute eguerdian emandako prentsaurrekoan.

Galdeketak egingo dituzten gainerako eremuetan bezala, hura antolatzeko elkartea sortu dute: Ados. Eta, orain, sinadurak biltzea izango dute aurreneko lana. Horretan hasi dira gaur bertan. Gero, galdera erabakiko dute, herritarren parte hartzearekin, eta, azkenik, bozketa egin.

Bidelagunak nahi dituzte horretarako, eta parte hartzeko deia egin diete Uribe Kostako herritar eta gizarte eragile guztiei: "Prozesua bera, emaitzak emaitza, garrantzitsua da. Prozesua azpimarratu nahi dugu. Erabakiz ikasi nahi dugu erabakitzen".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.