Iosu Uribetxebarria aske geratu eta biharamunean, Etxerat elkarteak gogorarazi nahi izan du haren osasun egoerak atzera bueltarik ez duenean askatu dutela, eta horrelakoak ez liratekeela berriro errepikatu behar azpimarratu du. "Ezin dugu ahaztu Iosuk aspaldi behar zuela etxean, eta hori ez da gauzatu egoera azken muturreraino iritsi den arte".
Uribetxebarria atzo arratsaldean atera zen ospitaletik, medikuen baimena jaso ondoren. Orain etxean jarraitu beharko du tratamenduarekin. Etxerat-ek nabarmendu du preso gaixoek behar duten tratamendu egokia jasotzeko zeinen garrantzitsua den kartzelatik ateratzea.