Iosu Uribetxeberria preso arrasatearen osasun egoera larriaz ohartarazi du Etxerat-ek, gaur, Donostian egin duen prentsaurrean. Endika Intxausti medikuak adierazi duenez, presoak astebete darama Leongo ospitalean (Espainia), minbiziak jota eta, oraindik ez dute diagnostiko mediku zehatzik jaso. Bi nodulu ditu biriketan eta bestea buruan. Senideek astean bitan ikus dezakete, baina soilik ordu erdiz.
Uribetxeberriak minbizia izan zuen 2005ean giltzurrunean. Ebakuntza egin zioten eta ezkerreko giltzurruna galdu zuen orduan. Presoaren egoera salatu eta elkartasuna adierazteko, manifestazioa deitu dute bihar, Arrasaten (Gipuzkoa).