Urik gabe gera daitezke egun gutxiren buruan

2014ko uztailaren 16a
09:47
Entzun

"Ur edangarria aurkitzea gero eta zailagoa da Gazan, tenperaturak igotzen doazen heinean. Ura kutsatuta dago, eta hoditeria hondatuta", ohartarazi du Gurutze Gorriko kide Jacques De Maiok.

Gazak azken urteetan jasan dituen erasoak eta baliabide ezaren ondorioz, lehendik ere nahiko hondatuta zegoen hoditeria sistema, eta bonbardaketek urik gabe geratzeko arriskua handitu egin du.

Berdin gertatzen da argindarrarekin ere. Gurutze gorriak ohartarazi du urik eta argindarrik gabe erietxe, eskola eta errefuxiatu guneek ezin izango dutela lanean jarraitu.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.