PSE-EEk bere burua Eusko Jaurlaritzatik kanpo ikusten du, eta handik ateratzeko garaia atzeratzean baino ez du pentsatzen.EAJk, berriz, Ajuria Enera itzultzea bakarrik du helburu. Bataren zein bestearen jokaerek euskal politikagintza PPren esku utzi dutela dio Pello Urizar EAko idazkari nagusiak. «PP ari da erritmoa zehazten eta agenda markatzen, nahiz eta datozen hauteskundeetan laugarren indarra izango den gehienez».
Urizarren esanetan, EAJk, PSE-EEk eta PPk denbora pasatzen uztea erabaki dute, kontuan hartu gabe nolako ondorioak izan ditzakeen horrek prozesu politikoan. Azaldu du ostegunean argi ikusi zela hori, Eusko Legebiltzarrean egindako baketzeari eta elkarbizitzari buruzko eztabaidan. «Patxi Lopez lehendakariak alferrik galdu zuen prozesu politikoari ekarpen onen bat egiteko zuen azken aukera, eta PPren eskutik joatea erabaki zuelako galdu zuen».
EAko idazkari nagusiak dio«bitxia» dela PSE-EEk eta EAJk PPri ematen dioten indarra. «Egun, PSE-EEk ez du hain beharrezko haren laguntza, eta EAJk ezin izango du besteetan bezala fabore trukaketarik egin Madrilgo diputatuekin, Raxoik gehiengo osoa duelako».
Hiru alderdi horiek gauza batek elkartzen dituela uste du. «Alderdikeriaz jokatzen dute, eta prozesuaren alde politikoari irtenbideak bilatzeko duten gogo falta dago guzti horren atzean».EAren iritziz, prozesuak bi oinarri ditu: «Teknikoa edo bakea eta politikoa edo normalizazioa. Biak konpondu gabe, ez da lortukoeuskal gizartearen nahiaren araberako konponbiderik».
Atzo Altsasun aurkeztutako Ezkerretik Bilduz taldeariburuz, Urizarrek adierazi du ez dela ez sektore kritiko bat eta ez barne korronte bat, «Amaiurren aniztasunaren isla hutsa» baizik. Adierazi du aniztasun horrek eragin duela, hain zuzen, Amaiurren arrakasta. «Taldeak ez du inongo asmorik Amaiurri eta haren apustuari eragingo dion mugimendurik egiteko; ekarpen positibo bat egin nahi diote, eta hori beti da ona».
PSE eta EAJ, itxaropentsu
Osteguneko eztabaida ontzat joPSE-EEk eta EAJk. Jose Antonio Pastor PSE-EEko bozeramailearen hitzetan, bakerako eta elkarbizitzarako foro bat eratzeko hitzarmena lortzear dago. Egun batzuk itxarotea merezi duela dio, eta azaldu du akordioa lortuko dela guztiek alderdien interesak alde batera uzten badituzte. Ricardo Gatzagaetxebarria EAJko legebiltzarkidea ere itxaropentsu agertu da. Gaineratu du erakundeak ezin direla geratu ezker abertzalea Legebiltzarreanez dagoelako.
Urizar: «PP ari da markatzen erritmoa eta agenda politikoa»
EAko idazkari nagusiak dio Lopezek alferrik galdu duela prozesuari ekarpen onen bat egiteko azken aukera
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu