politika

Urizarrek dio EAko sei mila afiliatuetatik 50 inguruk utzi dutela alderdia

Idazkari nagusiaren arabera, alderdia utzi duten guztiak gipuzkoarrak dira.

2009ko uztailaren 1a
13:09
Entzun
Alkarbide sortu zenetik, EAk Euskal Herrian dituen sei mila afiliatuetatik 50 "besterik ez" direla joan adierazi du Pello Urizar EAko idazkari nagusiak. Alderdia utzi duten guztiak gipuzkoarrak direla jakinarazi du, eta beste lurraldeetan egoera "guztiz normala" dela.

EAn gertatutakoaren berri jakin nahi duen jendea dagoela esan du Urizarrek, "informazioa prentsaren bitartez soilik jaso baitute alderdiko kide askok". Horregatik, zuzendaritza berria azalpenak ematen hasia da. Haren ustez, EAn "galduta dagoen eta informazioa eskatzen duen jendea" dago eta ez Alkarbiderekin bat egiten duena.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.