konponbideari begira

Urizarrek dio "ETAk desagertu" beharra duela, baina presoen arloan "aurrerapausoak" eskatu ditu

"Gauzak ondo egin behar dira, ezer zintzilik ez geratzeko, biharko egunean politikoak ez diren bideak izan ez daitezen", esan du EAko idazkari nagusiak.

2012ko apirilaren 30a
16:35
Entzun

Pello Urizar EAko idazkari nagusiak uste du "ETAk desagertu" egin behar duela, "gauza onik ez duelako ekarri eta hura aktibo egonda ez dagoelako gizarte normalizaturik", baina euskal presoen arloan "aurrerapausoak" eman behar direla ere esan du eta "gauzak aurreratzen ari diren itxura" ere eman behar dela. "Garbi dago garai politiko berria badugu, politikoki aritu behar dela".

Urizarrek adierazi du eurak, ezkerreko abertzaleen eremuko beste eragile batzuekin, "apustu" hori egiten direla. "Gauzak ondo egin behar dira, ezer zintzilik ez geratzeko". Espainiako Gobernuak ere horrela aritu beharko lukeela uste du EAko buruak, "biharko egunean politikoak ez diren bideak izan ez daitezen".

Gatazka konpontzeko "ibilbide orria markatuta" dagoela dio, Ipar Irlandako kasua gogora ekarrita. "Erresuma Batuko Gobernuak akordioetara iristeko eseri beharra zeukala onartu zuenean hasi ziren han gauzak konpontzen. Hemen gatazken aterabideetan aditua den nazioarteko jendea ari zaigu zer egin behar den".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.