Gradignango espetxean (Frantzia) urkaturik agertu da iragan martxoaren 4ean Tarnosen ustez bi emakume hil zituen gizonezkoa. Ama-alabak ziren Annie Cluchet eta Melissa Noguez, eta alabaren bikoteki ohia zen orain hilik agertu den ustezko hiltzailea.
Lapurdiko mugan, Bokale alboan dago Tarnose. Baionako ospitalean lan egiten zuen hildako emakumeetako batek, amak.