Ekaitza

Urkiagako mendatea itxita dago errepide sare nagusian

Errepide sare nagusiko Urkiagako mendatea — Eugi (Nafarroa) eta Aldude (Nafarroa Beherea) lotzen ditu— itxita dago elurragatik ibilgailu guztientzat. Gainerakoan, errepide sare nagusian ez dago guztiz itxitako beste gunerik. Bigarren mailakoan, berriz, gutxienez zortzi mendate itxita daude. Halaber, izotzagatik eta elurragatik errepide guztietan arreta handiz gidatzeko eskatu dute trafiko arduradunek. Metereologoen arabera, egunak aurrera egin ahala epeldu egingo da giroa, eta elur maila asko igoko da.

2005eko abenduaren 29a
11:29
Entzun
Esan bezala, bigarren mailako sareko zortzi mendate itxita daude: Arabako Herrera, Opakua eta Orduña, Bizkaiko Dima, eta Nafarroako Urbasa, Artesiaga, Egozkue eta Aralarko San Migelen santutegira igotzeko bidea. Huitziko mendatean eta Belaguakoan (12. kilometrotik aurrera), berriz, kateak behar dira.

Informazio zehatza:

EAEri buruzkoa edo 902 112 088 telefonoan.

Nafarroari buruzkoa edo 900 400 100 telefonoan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.