Urkijo: "Giza kateak frustrazioa eragingo du"

2014ko ekainaren 7a
16:37
Entzun

Carlos Urkijo Espainiako Gobernuak Euskal Autonomia Erkidegoan duen ordezkariak hizpide izan du bihar Durango eta Iruñea batuko dituen giza katea. Uste du "independentziarekin lotura duen edozein aldarrikapenek" porrot egingo duela eta, beraz, erabakitzeko eskubidearen aldeko ekimen horrek "frustrazioa" eragingo duela  deitzaileen eta parte hartzaileen artean.

Arakako gune militarrean egin ditu adierazpenak Urkijok, Gasteizen. Bertan eskatu du gauzaei "euren izenarekin" deitzeko eta "eufemismoak" alde batera uzteko: "Bihar proposatuko dutena ez da erabakitzeko eskubidearen aldeko giza kate bat, independentziaren aldekoa baizik". Horren harira, erantsi du Espainiako Konstituzioa "nazio espainiarraren batasun hautsezinean" oinarritzen dela.

Carlos Antonio Terol generalak ere hartu du hitza. Ohartarazi du Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan dauden 1.300 militarrak "hala behar dituztenerako prest" daudela.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.