Urkijo: «Inola ere ez ditugu murriztuko polizia indarrak»

2012ko martxoaren 23a
00:00
Entzun
Espainiako Poliziak eta Guardia Zibilak Araba, Bizkai eta Gipuzkoan duten presentzia «egoeraren araberakoa» da, Espainiako Gobernuaren EAEko ordezkari Carlos Urkijok aste honetan birritan azaldu duenez. Haien presentzia ez dela neurriz kanpokoa azpimarratu zuen astelehenean Eusko Legebiltzarrean, eta herenegun ere gauza bera esan zuen Madrilen, eta Espainiako Gobernuak ez duela inolako asmorik Euskal Herrian indar horien presentzia murrizteko. «Jakina da aspalditik indar abertzaleek zer eskatzen duten; baina PPren jarrera ere aspaldikoa da, eta ez da amiñi bat ere aldatu», esan zuen.

Estatuko polizia indarrek Europako Batasuneko eta Batasunetik kanpoko «egitekoak» ere badituela esan zuen Urkijok; «besteak beste, terrorismoaren aurkako borroka». ETAk borroka armatua behin betiko utzi duen arren, Espainiak Polizia presentziari eutsiko dio, beraz. Gainera, atzo, Rodolfo Ares Herrizaingo sailburuak isilik zuten beste gai bat atera zuen: «terrorismo islamista»; eta esan zuen horretan ertzain gehiago jarri zituela lanean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.