Espainiako Poliziak eta Guardia Zibilak Araba, Bizkai eta Gipuzkoan duten presentzia «egoeraren araberakoa» da, Espainiako Gobernuaren EAEko ordezkari Carlos Urkijoren ustez. Haien presentzia ez dela neurriz kanpokoa azpimarratu du Eusko Legebiltzarrean, bikoizketei buruzko batzordean.
Urkijok goretsi egin du Espainiako Poliziak eta Guardia Zibilak Ertzaintzarekin elkarlanean egindako lan , «lan oso garrantzitsua» egin dutela uste baitu: «Haien lanak ekarri zuen ETAren indarkeriaren amaiera». Hiru polizien arteko elkarlana «erabateko leialtasunean» oinarritzen dela gaineratu du, nahiz eta onartu garai batzuetan «hobea» ere izan zitekeela.
Urkijok dio ez dela neurriz kanpokoa Poliziak EAEn duen presentzia
Esan du Poliziaren eta Guardia Zibilaren lanari esker hartu duela ETAk armak uzteko erabakia
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu