Bizkaiko Foru Aldundiak berriz ireki du Urkiolako Parke Naturaleko Interpretazio Zentrua berritze lanak egin ostean. Ikus entzuneko emanaldietarako areto berri bat erantsi diote. Urkiolako santutegitik metro batzuetara aurki daiteke eta dagoeneko 900 pertsona pasa dira bertatik. 17 urte hauetan Parke Naturaleko balio natural, kultural eta sozialak zabaltzea izan da zentroaren helburua.
Gaika sailkatutako hiru aretotan banatzen da: naturari dagokion aretoan, gizakiaren jardunari buruzkoan, etaikusentzunezkoen aretoan. Besteak beste, parke naturalearen inguruko dioramak, multimedia ikuskizunak, etainfografiak ikus daitezke. Birmoldatze lanek lau hilabete iraun dute eta 250.000 eurotako aurrekontuarekin egin ahal izan dira.
Ingurumena
Urkiolako Interpretazio Zentroa berriz ireki dute
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu