Aberri Batzarra ari da egiten gaur EAJ, Bilbon, Euskalduna Jauergian, eta Iñigo Urkullu EAJko Euzkadi Buru Batzarreko lehendakariak adierazi du Jose Luis Rodriguez Zapatero Espainiako Gobernuko presidentearekin bake eta normalizazio politikoaz ez badute akordiorik lortzen, ez dutela etsiko. "Bukaerara arte defendituko dugu gure proposamena", esan du.
Autogobernua handitu nahi dutela nabarmendu du eta erabaki eskubidea lortzea. Izan ere, Espainiako trantsizio garaian martxan jarritako eredua "motz" gelditu da, Urkulluren iritziz.
Maiatzaren 20an batuko dira Juan Jose Ibarretxe Eusko Jaurlaritzako eta Zapatero, Moncloan, eta Ibarretxek Loiolako elkarrizketetako zirriborroko edukiaren inguruan akordioa lortzea proposatuko diola iragarri du. EAJko zuzendaritza gaur ari da bere militanteei horren berri ematen Euskaldunan. Urkulluk ez ezik, Ibarretxek ere hitz egingo du.
Jaurlaritzaren asmoa bi gobernuburuek itun politikoa egitea da, bidali berri dion agiri irekian oinarrituta; ekainaren 27an Eusko Legebiltzarrak oniritzia ematea hitzarmen horri; eta, azkenik, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako herritarrek urriaren 25eko galdeketan berrestea akordioa, hortik aurrera euskal alderdi politikoek esparru juridiko-politiko berrirako negoziazioak has ditzaten, esparru berria 2010ko erreferendumean berresteko helburuarekin.
Politika
Urkullu: "Akordiorik ez badago, bukaerara arte defendituko dugu gure proposamena"
EAJ Aberri Batzarra ari da egiten gaur, Bilbon. Autogobernua handitzea eta erabaki eskubidea lortzea nahi dutela adierazi du EBBko presidenteak, eta oinarri horiei buruzko hitzarmena erdietsi nahi dutela Zapaterorekin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu