Eusko Legebiltzarrerako bozak

Urkullu: "Biktimismoa sobran da ezker abertzalean"

Arnaldo Otegiren balizko inhabilitazioaren inguruan sortu den egoera aurreikus zitekeela dio Eusko Jaurlaritzako lehendakariak, eta ez dagokiola berari horren inguruko ardurarik, Sorturi eta EH Bilduri baizik, horiek izendatu dutelako lehendakarigai.

Urkullu, hauteskundeak aurreratuko zirela iragarri zuenean. JUANAN RUIZ, ARGAZKI PRESS
2016ko abuztuaren 18a
15:59
Entzun

Iñigo Urkullu lehendakariak gaur Radio Euskadin egin dioten elkarrizketan esan du Bateragune auziaren kontrako bere jarrera "garbia" izan dela, eta Sortuk eta EH Bilduk izendatu dutela Arnaldo Otegi lehendakarigai "jakinik zer prozesu juridiko eta teknikotan sartuta dagoen". EH Bilduk zerbait egiteko eskatu zion lehendakariari "hauteskunde iruzurra" saihesteko, baina esan du hori ez dagokiola berari. "Orain esatea lehendakariak saihestu behar duela iruzurra... Ez, bakoitzak hartu ditu bere erabakiak jakinik zeintzuk ziren nondik norakoak eta zeintzuk izan zitezkeen ondorioak".

Gogoratu du Otegik esan duela Eusko Legebiltzarrean egongo dela hurrengo agintaldian, baina berak ez dakiela "zer modutara".

Alderdien Legearekin zerikusirik ez

Urkulluk gaineratu du zein izan den bere eta EAJren jarrera ezker abertzalea legez kanporatzearen kontra, eta adierazi du alderdi guztiek izan beharko luketela aukera herritarren ordezkari izateko. Otegiren inhabilitazioaren auzia, ordea, "prozesu juridiko eta tekniko konplexua" dela esan du, eta ez Alderdien Legearen kontu bat.

"Auzi honetan sobera dira Rafael Catala Espainiako Justizia ministroaren harrokeria eta esku hartzea, baina, era berean, egoera honen inguruan ezaguna zen ezker abertzalearen biktimismoa ere", gaineratu du Urkulluk. Egoera hori aurreikus zitekeela argudiatu du.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.