Iñigo Urkullu EAJko Euzkadi Buru Batzarreko lehendakariak adierazi du "konpromosia hartzeko garaia" dela hau, eta "bizi dugun une historikoak eskatzen digun mailan egongo gara gu”. Gasteizen egindako ekitaldi batean esan duenez, "Euzko Alderdi Jeltzalearen konpromisoa oso argia da: oroimena, aitortza eta akordioa".
EAJk "berriro bakearen alde dena" emango duela hitz eman du Urkulluk. "Indarkeririk gabeko etorkizuna eraikitzea izango da gure helburua".