Herritarrei zuzenduriko mezua zabaldu du gaur goizean Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakariak. Hiru mezu zabaldu nahi izan ditu Urkulluk: dolumina, itxaropena eta erresistentzia.
Azken egunetan itxaropenerako datuak jaso dituztela nabarmendu du Urkulluk. Kutsatu berrien jaitsierak eta alten bilakaerak positibo izateko datuak direla erran du. Hala ere arreta mantentzeko beharra azpimarratu du: «Ezin dugu orain arreta jaitsi, orain amore emateak egindako lan guztia galtzea ekarri dezake». Etxean jarraitu behar dela nabarmendu du Urkulluk.
Herritarrei eskerrak eman dizkie etxean gelditzegatik eta bereziki arreta jarri du adin handiko pertsonengan, haurrengan eta gazteengan. Jendea «nekatuta» egon daitekeela ulertzen duela erran du, baina denen ahalegina beharrezkoa dela nabarmendu du. Oroitarazi du segurtasun neurriak mantentzea ezinbestekoa dela eta eskuak garbitu eta osasuna zaintzeko eskatu die herritarrei.
Eusko Jaurlaritza bere aldetik krisi hau gainditzeko «bere eskuetan dagoen guztia» egiten ari dela nabarmendu nahi izan du Urkulluk: «Dena egiten ari gara egoera honetatik atera eta normaltasunera itzultzeko».
Herritar denei eman dizkie eskerrak lehendakariak, bereziki osasungintzako langileei. Herritarrak arratsaldeko zortzietan txalo jotzera ere animatu ditu: «Arratsaldero jasotzen duzue herritarren esker ona. Gaur berriz horrekin bat egitera gonbidatzen zaituztet».
Doluminak senide eta lagunei
Azken egunetan senide edo lagunen bat galdu dutenei bere dolumina eman die Urkulluk. «Ulertzen dut zer gogorra izanbehar duen dolua egitea senideen eta urbilekoen babesik izan gabe. Nire sentimendurik zintzoena helarazi nahi dizuet«. Herritarrei bere elkartasuna adierazi die.