Frantziako Konstituzio Kontseiluak hizkuntza gutxituen legearen harira emandako ebazpenak erreakzioak sortu ditu gaur ere. Bere iritzia azaldu du gaur Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakariak, Twitterren idatzitako hainbat txiotan.
ð;Â;ŸÂ”´â;Â;ÂÂœÂÂÂÂÂï¸;Â; Frantziako Konstituzio Kontseiluaren erabakia kolpe gogorra da Iparraldean euskeraren erabilera normalizatzeko eta berreskuratzeko.
— Iñigo Urkullu (@iurkullu) May 22, 2021
Besteak beste, Urkulluk adierazi du erabakia «kolpe gogorra» dela Iparraldean euskararen erabilera normalizatzeko eta berreskuratzeko. Hala izanik, gaineratu du Eusko Jaurlaritza bat datorrela Iparraldeko erakundeek eta hainbat herritarrek agertu duten kezka eta frustrazio sentimenduekin. «Europako Eskualde edo Hizkuntza Gutxituen Itunak, Frantziako Asanblea Nazionalak sinatu zuenak, euskara bezalako hizkuntzak aniztasunaren eta kultur aberastasunaren espresio direla eta babestuak izan behar direla dio», gogorarazi du Jaurlaritzako lehendakariak. Ildo horretan, hizkuntza horien ezagutza eta erabilera sustatzeak «Europako herrien aniztasunaren aitorpenean eta errespetuan sakontzea» dakarrela azpimarratu du.