politika

Urkullu espetxe politikaz: "Ez da etikoa beharrezkoa ez den sufrimendua"

ETA desegin ostean "erronka etiko handia" du euskal gizarteak, Urkulluren irudiko: "Elkarbizitza eta gizartea elkartzea".

Ukullu eta Urtaran, gaur. IREKIA
2018ko maiatzaren 15a
06:57
Entzun

Lidergo Etikoari buruzko jardunaldien irekieran espetxe politikari buruz hitz egin du gaur Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakariak. "Beharrezkoa ez den sufrimendua" ez dela etikoa azpimarratu du. Presoei eta haien senitartekoei zor zaien "begirunea" dagoela jokoan.

ETA desagertu osteko erronka "elkarbizitza" dela uste du. "Euskal gizarteak indarkeria sufritu du eta elkarbizitza eraikitzen eredugarriak izatea dagokigu", esan du. Eta horretarako, biktimei, memoriari, min injusturari eta presoei zein haien familiei begiratu behar zaiela.

Biktimei dagokienean haien "giza duintasuna" dago jokoan Urkulluren ustez, eta "inoiz galdu behar ez zituzten giza eskubideen erreparazioa". Memoriari dagokionean, Jaurlaritzako lehendakariak dio onartu egin behar dela iraganean "duintasunaren eta giza eskubideen aurretik jarri zirela beste gauza batzuk". Bere arabera, onartu egin behar da "terrorismoak sortutako min injustua".

Elkabizitza "erronka etiko zirraragarria" iruditzen zaio: "Baloreen ordenean giza duintasunak eta giza eskubideek lehen postua dutela defendatzea delako".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.