Iñigo Urkullu EAJren Jaurlaritzarako lehendakarigaia eta Laura Mintegi EH Bildurena Andoainen izan dira, Kilometroetan, eta biak euskararen erabilera bultzatzearen alde azaldu dira.
Urkulluren arabera, “euskarak ez du salbatzailerik behar, baizik eta bere erabilera bultzatzea, erakargarri egitea, gazteen artean batik bat, eta hori da EAJren konpromisoetako bat”.
Mintegik esan du EH Bilduk "ikasle guztiek euskaraz jakitea" bermatuko duela, "eredu baztertzaileak alboratuta. Euskararen erabilera bultzatu eta hizkuntza eskubideen bermea izango dugu gure jardueran ardatz".