euskal herria

Urkullu: "Hilabeteak pasatu dira, eta Rajoyk ez die erantzun espetxe politika aldatzeko nire eskaerei"

Espetxe politika aldatzeko eskatu dio Espainiako presidenteari, "beste norabide bat emanez", euskal presoak "legea betez" gizartzeratzeko. Bake eta Bizikidetza Planarekin batzuek zein besteek erabakiak hartzea erraztuko dela dio.

2013ko ekainaren 13a
12:57
Entzun

Zain dagoela esan du Urkulluk gaur goizean Radio Euskadin egin dioten elkarrizketan. Denbora pasatzen ari den arren, Mariano Rajoy Espainiako presidenteak ez die erantzun idatziz eta ahoz egindako bere eskaerei. Hala ere, erantzun bat jasotzeko itxaropena duela gaineratu du.

Urtarrilaren 30ean egin zuten lehen bileran egin zizkion eskaerak lehendakariak Rajoyri. Espetxe politikari beste "norabide" bat emateko eskatu zion, hori malgutuz baina "legeari jarraituz, euskal presoak gizartzeratzeko". Egindako eskaera zehatza zela gaineratu du, eta faseka garatzekoa.

Elkarrizketan Rajoyri eskatu dio bere eskaerei irekia izateko eta bakea sendotzeko eman beharreko pausoak emateko.

"Bertigoa erabakiak hartzerakoan"

Asteartean aurkeztu zuten Bake eta Bizikidetza Planarekin akordioak lortuko direla uste du Urkulluk, nahiz eta azken hilabeteetan "batean zein bestean" erabakiak hartzeko garaian "bertigoa" sumatu duen. "Espero dut plan honek laguntzea besteei erabakiak hartzen. Ez dira oraindu beharreko bidesaria, ez dira zesioak, baizik eta behin betiko bake justura iristeko ibili behar ditugun bide konbergenteak".

Horregatik, esan du legebiltzarreko taldeek garbi izan behar dutela ez dagoela "bide paralelorik".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.