Urkullu: "Indarkeriak ez zuen herri hau suntsitu"

2012ko apirilaren 25a
13:29
Entzun

"Indarkeriak ez zuen herri hau suntsitu. Ez zuen herri honen arima konkistatu. Indarkeriak ez zuen bere helburua lortu. Katea ez da eten. Ez da etengo". Hala esan du gaur Eibarren Iñigo Urkullu EAJko EBBko presidenteak, Eibarren bonbardaketaren 75. urteurrenean bere alderdiak egindako ekitaldi batean.

"Duela 76 urte, Otxandion hasi, Eibar eta Gernikaraino, Euskadiko 50 herri baino gehiagok bonbardaketak jasan zituzten. Mundu osoan hiritarren aurkako lehen bonbardaketak izan ziren. 75 urte pasatu dira eta ez dugu ahaztu, ezta ahaztuko ere. 75 urte pasatu dira eta gaur atzera begiratu nahi dugu, etorkizun berri bat eraikitzeko. Hori da gure helburua, iragana ezagutu etorkizun hobeago bat lortzeko", adierazi du Urkulluk.

 

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.