Bukatu da EAJren Euzkadi Buru Batzarraren (EBB) lehendakaria hautatzeko lehen itzulia, eta Iñigo Urkullu EAJren EBBren bozeramaile eta Bizkaiko Buru Batzarraren presidentea bokatu dute gehien jeltzale afiliatuek. Joan den ostegunean amaitu zen aurreneko itzulia, eta Urkulluren hautagaitzak irabazi du Araban, Bizkaian, Gipuzkoan eta Nafarroan egindako herri batzarretan, EAJren iturriek jakinarazi dutenez. Jakina denez, Josu Jon Imaz EBBren gaurko buruak utzi egingo du postua.
Afiliatuek Joseba Egibar Gipuzkoako Buru Batzarraren eta Iñaki Gerenabarrena Arabako Buru Batzarraren presidenteak ere aurkeztu dituzte presidentetzarako, baina hauek ez dute asmorik lehiatzeko. Txosten politikoan ados jartzeari eta pausoak zehazteari garrantzia eman diote, eta hor ez da arazorik, oraingoz.
Presidentea hautatzeaz gain, EBBren kideak ere aukeratuko dituzte. Berrikuntza handia gertatuko da; izan erem, 30 lagunen izenek irten dute lehen itzulian eta horietatik gaur egun hiru baizik ez dira EBBren kide: Joseba Aurrekoetxea, Jose Mari Zalbidegoitia eta Manu Allende.
Bigarren itzuliari ekingo diote azaroan, eta abenduaren hasieran bukatuko da prozesua, biltzar batekin.
Politika
Urkullu izan da bozkatuena EAJren lehendakaria hautatzeko lehen itzulian
BBBren presidentea izan da nagusi Araban, Bizkaian, Gipuzkoan eta Nafarroan egindako herri batzarretan. Abenduaren hasieran bukatuko da prozesua.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu