Iñigo Urkullu da EBBko presidente izateko hautagai bakarra, eta horrenbestez, bera aukeratuko dute jeltzaleen hurrengo lehendakari abenduaren 1ean eta 2an egingo duten batzar nagusian. EITBk EAJko Berme Batzordeko iturrietan oinarrituta zabaldu duenez, hilaren 12an hasiko den barne prozesuko bigarren itzulian ez dago EBBko buru izateko beste hautagairik.
Dena den, lehendakaria ez ezik, EBBko zortzi kide ere hautatu behar dituzte prozesu horretan. Aipatutako iturriak zabaldu duenez, hamahiru hautagai igaro dira bigarren itzuli horretara, eta horien artean hautatu beharko dute jeltzaleek. Lehen itzulian bozkatuenak izan diren zortzien zerrenda ere zabaldu dute. Honakoa da:
-Aitor Alzola ABBko kidea.
-Joseba Aurrekoetxea EBBkoa.
-Irune Berasaluze GBBko kide eta Mendaroko alkatea.
-Amaia Espinosa Bizkaiko batzarkidea.
-Iñaki Goikotxeta Deustuko Unibertsitateko irakaslea.
-Belen Greaves Bizkaiko kultura diputatua.
-Aitor Olaizola GBBko kidea.
-Joxe Mari Salbidegoitia EBBko kidea.
Berme Batzordearen arabera, alderdi barruko sentsibilitate guztiak biltzen dituzte hautagai horiek. EBBko gainerako bost kideak lurralde batzordeetako presidenteak dira, besteak beste, Joseba Egibar GBBko burua eta Iñaki Gerenabarrena ABBkoa.
Politika
Urkullu izango da EBBko hurrengo presidentea
EITBk zabaldu duenez, bera da hautagai bakarra. Datorren astean barne prozesuko bigarren itzuliari helduko diote EAJko kideek, eta hamahiru hautagairen artean zortzi aukeratu beharko dituzte EBBko kide izateko. Jose Mari Salbidegoitia, Belen Greaves eta Joseba Aurrekoetxea daude lehen itzulian bozkatuenen artean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu