Urkullu izendatuko dute presidente, bigarren aldiz
Iñigo Urkullu izendatuko dute EBBko presidente, kargurako beste inor ez baita aurkeztu. 2007ko V. Batzar Nagusian aukeratu zuten lehen aldiz. Orduko hartan ere hautagai bakarra izan zen, alderdiaren ildoek hala adostua. Batzar Nagusi hartan adostasuna erabatekoa izan zen, bai presidentearen aukeraketan bai txosten politikoan; 2004an Imazen eta Egibarren aldekoen artean izandako eztabaida saihestu nahi izan zuten horrela. Frankismoaren osteko seigarren presidentea da Urkullu. Aurretik izan ditu: Carlos Garaikoetxea (1977-79), Xabier Arzalluz (1979-84 eta 1986-2004), Roman Sudupe (1984-85), Jesus Insausti Uzturre (1985-86) eta Josu Jon Imaz (2004-2007).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu