Urkullu: «PSOEk eta PPk euren artean bakarrik aldatu nahi dute estatu eredua»

Joan den astean EAJk aurkeztutako Konstituzio zuzenketak kontuan hartu ez izana deitoratu du

Iñigo Urkullu. MARISOL RAMIREZ / ARP.
Bilbo
2011ko irailaren 9a
00:00
Entzun
PPk eta PSOEk estatu eredua euren artean aldatuko duten beldur dela adierazi zuen atzo EAJko presidente Iñigo Urkulluk, SER irratian egindako elkarrizketa batean. Erabakia alderdi nazionalistak eta Espainiako Gorteetan ordezkaritza duten gainerako alderdiak kontuan hartu gabe aurrera eraman nahi dutela erantsi zuen.

Horrez gain, Espainiako bi alderdi nagusiek estatuaren defizit publikoari muga jartzekoproposatu eta aurrera eramandako Konstituzio aldaketak «huts egin» diola nabarmendu zuen. Gainera,EAJk aurkeztutako bi zuzenketak ez direla kontuan hartu esan zuen, nahiz eta euren asmoa foru aldundiak babestea izan. Hori instituzioen arteko krisi ekonomiko eta politikoaren isla dela adierazi eta «PSOE alderdiaren inguruari ere» eragin diola erantsi zuen.

Urkullu Espainiako gobernuburu Jose Luis Rodriguez Zapaterorekin abuztuan batzartu zen azkeneko aldiz, buruzagi jeltzaleak berak aitortu zuenez. Hala ere, Urkulluk nabarmendutakoaren arabera, bilera horretan Espainiako presidenteak ez zion Kostituzioaren moldaketaren berri eman.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.