Besteak beste, ekonomia eta estatus politikoa izan ditu hizpide Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakariak Urtezahar gaueko mezuan. Susperraldi ekonomikoa "urrun" dagoela aipatu du Urkulluk, eta "premiazkotzat" jo du "ekonomia suspertzea eta enplegua sortzeko aukerak eskaintzea".
Indar politikoen arteko adostasuna defendatu du, "ongizatearen bermea izan den autogobernuaren alde" egiteko. “Aukera dugu gure aberriari etorkizun politiko berri baten ateak irekitzeko”, adierazi du Urkulluk.
Halaber, gogorarazi du 2013. urtea "zaila" izan dela: "Laguntza eskakizunak etengabeak izan dira eta Eusko Jaurlaritzak hauei pertsonekiko konpromisoarekin erantzun die oinarrizko zerbitzuak mantenduz, bai Hekuntzan, Osasunean baita Gizarte babesean ere".