'cabacas AUZIA'

Urkulluk dio "akatsa" izan zela Cabacasen heriotza

ETB1eko 'Euskadi Galdezka' saioan parte hartu zuen atzo gauean Iñigo Urkullu Jaurlaritzako lehendakariak, herritarren galderei erantzuteko.

2013ko apirilaren 18a
14:31
Entzun

Iñigo Urkullu lehendakariak atzo adierazi zuenez, Iñigo Cabacasen heriotza "tamalez erremediorik gabeko akatsa izan zen". Berretsi zuen Jaurlaritzak konpromisoa hartu duela epaileei informazioa emateko, eta justiziari auzia "lehenbailehen" argitzeko deia egin zion. 

Gainera, Jaurlaritza "prest" dago familiari eta gizarteari dakiten guztia azaltzeko. "Merezi dute erantzun bat", esan zuen.

Horrez gain, adierazi zuen "testuingurutik atera direla" Gervasio Gabirondo Ertzaintzako buruaren eta Estefania Beltran de Heredia Segurtasun sailburuaren hitzak, esandakoan gertatutakoa istripua izan zela. 

Aurrekontuekin, "azken minutura arte"

Aurrekontu proiektua aurrera ateratzeko "azken minutura arte" lanean jarraituko duela esan zuen Urkulluk. Gogorarazi zuen aurrekontuak ez direla soilik lehendakariarentzat edo gobernuarentzat, gizarte guztiarentzat baizik.

Beharrezkotzat jo zuen hainbat aldaketa egitea zerga sisteman, eta tartean aipatu zituen zerga iruzurraren aurkako plana, pertsona fisikoen gaineko errenta eta sozietate zerga.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.