Iñigo Urkullu aukeratu zuten atzo, Bilbon, EAJren Euzkadi Buru Batzarreko (EBB) lehendakari hurrengo lau urteetarako eta, gaur ere, Radio Euskadin egin dioten elkarrizketan, Jose Luis Rodriguez Zapatero Espainiako Gobernuaren presidenteari zuzendu dio mezua, Arabaren, Bizkaiaren eta Gipuzkoaren erabaki eskubidez akordioa lor daitekeela esanez. "[Espainiako] Gaur egungo legediaren barruan badago irtenbiderik, nahi izanez gero. Guk gure ibilbidea lehen urratsetik egin nahi dugu, eta hor murgilduko gara", adierazi du Urkulluk.
Espainiako Gobernuak ezezkoa emango balio Juan Jose Ibarretxe Eusko Jaurlaritzaren lehendakariak egindako proposamenari, estrategia berriro aztertu beharko luketela aitortu du EBBren buruak. "Geure burua behartu ikusiko genuke azterketa sakona egitera".
Dena dela, Ibarretxeren galdeketa egin aurretik -2008ko urriaren 25eko data jarri zuen-, "akordioa ixteko nahikoa denbora" dagoela deritzo Urkulluk. Bide horretan, ezker abertzale "erradikalarekin" akordioak egitea ezinezkoa dela dio, "alde militarra nagusitzen delako han. Horrek ez du esan nahi elkarrizketarik egingo ez dugunik haiekin".
Aho batez izendatu zuten atzo Urkullu presidente EAJren Asanblada Orokorrean. 72 ordezkarik zeukaren boto eskubidea, eta denek egin zuten haren alde. Josu Jon Imazen lekua hartu du, beraz, hark.
EAJ
Urkulluk dio "azterketa sakona" egingo lukeela EAJk Zapaterok galdeketari ezezkoa emanez gero
Arabaren, Bizkaiaren eta Gipuzkoaren erabaki eskubideaz akordioa lor daitekeela uste du EBBren presidente berriak. "Gaur egungo legediaren barruan badago irtenbiderik, nahi izanez gero". Aho batez hautatu zuten atzo alderdiaren buru.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu