Politika

Urkulluk dio EAJ ez dela egongo ETAren indarkeria gaitzesten ez duen "foro subiranistan"

EBBko presidentearen arabera, "ezin da bizi bakea normalizazio politikoarekin nahastuta".

2008ko azaroaren 20a
14:27
Entzun
Iñigo Urkullu EAJko Euzkadi Buru Batzarreko (EBB) presidenteak baztertu egin du bere alderdiak "foro subiranistetan" parte hartzea, gune horiek ETAren indarkeria gaitzesten ez badute. "Foro horiek edo beste edozeinek Euskadiko normalizazio politikoaren prozesurako formulak badituzte, txalotu" egingo dituela adierazi du Urkulluk. "Baina esan behar dut indar metaketa batzuetan ezin garela egon, baldin eta horietan indarkeriaz aipamen zehatzik eta garbirik ez badago".



Horretarako, aurreko beste esperientzia batzuetan oinarritzen dela dio EAJko presidenteak, "ezin baitugu bizi bakea normalizazio politikoarekin nahastuta, pentsatuz normalizazio politikoa mehatxuek, xantaiek eta estortsioek tutela dezaketela".

EAk polo hori aldarrikatu zuen lehengo astean, autodeterminazioa, lurraldetasuna eta giza eskubideak oinarri hartuta.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.