Iñigo Urkullu EAJko lehendakarigaiak atzo Aguraingo (Araba) nekazaritza azokan adierazi zuen ekonomia dibertsifikatzearen aldeko apustua egingo duela eta sektore guztiak bultzatuko dituela jarduera berriz indartzeko eta EAEn lana sortzeko.
Arabako alderdikideekin batera egin zuen agerraldia. Urkulluk azaldu zuen gorabidean doazen enplegu sektoreetan oinarritutako «beste politika ekonomiko bat» defendatuko duela; ekonomia berdea, ekoteknologia, hiri adimendunena edo kalitatezko nekazaritza produkzioan oinarritua, besteak beste.
Bi konpromiso azpimarratu zituen: «konpromiso pertsonal» moduan, krisi ekonomikoaren ondorioz une gogorrak pasatzen ari direnei laguntzea; eta, «konpromiso nazional» moduan, ekonomia suspertzea eta hiru sektore ekonomikoak sustatzea.
1980ko hamarraldiaren inguruan ere aritu zen hitzaldian. Garai hartan langabezia %25ekoazela azaldu zuen, eta «politika ekonomiko bati eta sektore publikoak eta eragile sozial eta ekonomikoek partekatutako estrategia bati esker» lortu zutela horri aurre egitea. Adierazi zuen orduko hartan «industria politikaren» aldeko apustua egin zutela, baita ekonomia dibertsifikatzeareneta «euskal merkatua» nazioartekotzearen aldekoa ere.
Urkulluk esan zuen orain beharrezkoa dela «politika osoa» suspertzea, sektoreen arteko lanari esker lehiakortasuna hobetzeko, galdutako denbora berreskuratzeko eta «larrialdi nazionalari» erantzun ahal izateko.
Dena den, datu lasaigarriak badaude Europan. Azken hiru hilabeteetan industria jarduera handitu egin dela azpimarratu zuen, baita azken hilabetean EAEko salgai garraioa handitu dela ere. Hala ere, langabezia tasa ez dela «ona» ere gaineratu zuen.
Urkulluk dio ekonomia sektore oro sustatuko duela
EAJko lehendakarigaiak azaldu du ekonomia dibertsifikatzearen aldeko apustua egingo duela EAEn
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu