Urkulluk dio euskarak erakargarri izan behar duela

2012ko urriaren 9a
00:00
Entzun
«Euskarak ez du salbatzailerik behar», esan zuen Iñigo Urkullu EAJko lehendakarigaiak igandean, Andoainen,Kilometroetan. Euskarak behar duena «bere erabilera erakargarri egitea»dela gaineratu zuen, eta erakargarritasun hori gazteen artean piztu behar dela batik bat. EAJk «hizkuntzen bizikidetza» proposatzen du bere hauteskunde programan, Urkulluren arabera. «Daukagun erronka batik bat euskararen erabilera da. Mundu globalizatu honetan,euskara erakargarri egin behar dugu, batez ere gazteen artean». Ikastolek euskararen normalizazioan lan handia egin dutela nabarmendu zuen, eta lan horri esker «gazteen gehiengoa» elebiduna dela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.