Urkulluk dio «porrota ezkutatzeko amua» dela aliantza

Buruzagi jeltzaleak azaldu du Aralarren erabakiak ez diola «berriz pentsaraziko» EAJri

Erredakzioa
2011ko irailaren 6a
00:00
Entzun
Iñigo Urkullu EAJko presidenteak adierazi du Bilduren proiektu politikoaren «porrota ezkutatzeko amua» dela Espainiako hauteskunde orokorretara EAJ Bildurekin aurkezteko aliantza eskaintza, eta gaineratu du Aralarren erabakiak EAJri «berriz pentsaraziko» ez dion arren Nafarroa Bai izan daitekeenari «eragin» diezaiokeela.

Buruzagi jeltzalearen ustez, koalizio eskaintza «Bilduren amalgama» osatzen dutenen «ahalegin bat» da, eta, kasu honetan, Aralarrena ere badela gaineratu du. Era horretan, bakoitza nor den jakingo ez den «amalgama» batean babestuko direla azaldu du.

Urkulluk azaldu du, gainera, EAJk «bere proiektua» duela baina ez duela baztertzen hauteskundeen ondoren indar abertzaleekin ekimen bateratuak aurkezteko aukera, «PSEk eta PPk egiten duten modu berean», hau da, «ekimen bateratuak» aurkezten dituztela PSEk eta PPk baina ez dutela «hauteskundeetako koaliziorik» osatzen.

Gaur bilera

EAJk Bildurekin zerrenda bateratu bat ez duela osatuko esan duen arren, aukera hori aztertzeko bilera bat egingo dute EAJk eta EAk, Alternatibak eta ezker abertzaleak Sabin Etxean gaur.

Andoni Ortuzar BBBko presidenteak argi utzi zuen joan den astean alderdi jeltzalearen jarrera ez dela «aldatuko» bilera horretan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.