Iñigo Urkullu EAJren Eusko Jaurlaritzarako lehendakarigaiak Kataluniako bezalako aldarrikapenei harrera egiteko eskatu dio Espainiako Gobernuari, "denontzat ere lehentasuna krisi ekonomikoa den arren". Izan ere, Urkulluren arabera, horrelako eskaerak "ezin dira usteltzen utzi".
"Gizartearen nahiaren aurka" ez joateko eskatu die gobernuari, PPri eta PSOEri.