Politika

Urkulluk ez du argitu Ibarretxek segituko duen lehendakarigai izaten

Eusko Jaurlaritzako lehendakari berria Patxi Lopez sozialista izango den arren, Antonio Basagoiti PPko presidentea "itzaleko lehendakaria" izango dela dio EAJko buruak.

2009ko apirilaren 7a
16:37
Entzun
"Oraingoz, eutsi egingo diogu Ibarretxeren hautagaitzari; gero, ikusiko dugu". Hala esan du gaur Iñigo Urkullu EAJko Euzkadi Buru Batzarreko (EBB) presidenteak Juan Jose Ibarretxe EAJko lehendakarigaiaz gaur, Rac-1 Kataluniako irrati katean.

PSE-EEk eta PPk lortutako akordioari esker, Patxi Lopez sozialista izango da Eusko Jaurlaritzako lehendakari berria, Ibarretxeren beraren partez -1999tik dago azken hori karguan-. Hala ere, Urkulluren arabera, Antonio Basagoiti EAEko PPko presidentea "itzaleko lehendakaria" izango da.

PSE-EEk "iruzurra" egin duela salatu du EAJko buruak, eta Lopezek bakea 2011n lortzea posible ikusten duela esateak arreta eman dio. Urkulluren ustez, PSOEk eta Espainiako Gobernuak batetik, eta ETAk eta ezker abertzaleak bestetik, "beharrak" dituzte, eta "behar horiek bat egin dezakete 2011n, udal hauteskundeak eta Nafarroako Parlamenturako bozak izango diren urtean, hain zuzen ere".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.