Artur Mas Kataluniako Generalitateko presidenteak joan den irailaren 20an Moncloan itun fiskalari buruzko bileran Mariano Raxoiren ezezkoa jaso zuenean, ordubete eta bost minutuko prentsaurrekoa eman zuen. Gaur Iñigo Urkullu Jaurlaritzako lehendakari modura aurreneko aldiz batzartu da Espainiako gobernuburuarekin, han, eta ondoren hiru ordu laurdeneko agerraldia egin du hedabideen aurrean.
Urkulluk Moncloan bertan egin du agerraldia, Raxoiren egoitzan. Masek Madrilgo beste toki batean eman zuen prentsaurrekoa: Generalitatearen egoitzan.